XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur arteraiñokoa.

Eta gaur? eta gero? Gaur-gero?.

Eta aurrera pasa baiño leen, gogoratu dezagun onako au: Gaur arteraiñoko euskera diodanean, gure izkera... bere etorri osoan, oro-ar aipatzen dut.

Geienbat aoz-ao etorri zaiguna; baiña etorri ortan datorkigu ere idatzizko izkera, euskal-literatura.

Berezi ditudan tasunak, argi ta garbi POESIA deritzan literaturan: musikaduna, oinkada leunekoa, irudiz jantzia, barne-mintzoduna, fededuna.

Askoz nekezago PROSA deritzan itz-lauzko idatzietan, baiña nolanai ere: aroia ortan, tankera-bide ortan.

Izan ere, bizikera bat-beraren agerpenak izaki.

Ara zer desaigun Ibon Sarasola jaunak (Euskal Literaturaren Historia 135 orr.): .

Nik, egia esan, ez dakit noraiñoko egia izango den au guzia; baiña, nolanai ere, batera gentozke ontan: Euskaldungo gazteak, berriak, oraingoak... bizikera berri bat artu dula edo artzan doala... oraingo kultura-bide zabal eta orokorretan.

Euskerari dagokionez, geienak? gazterik geienak? Nork daki?.

Pentsamolde arras desberdinen espresabide? Iñork aal daki?.

Nora eta nola-miñ auetan dabillela gaurko gaztedia, BAI.

- Artzai-aroko ta baserriko bizikerari, industriar teknikabizikera datorkio ondoren.

- Sutondoko bizikerari, kultura-bide zabal ta orokorrak.

- Fedezko pentsakera batuari, irizpide ezberdiñ eta naasiak.